Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerak zabaltzeko elkarlanean ari dira Bermeoko Udala, lau banketxe eta aholkularitza zerbitzu bat. Elkarlanaren bidez, entitateek bezeroei erraztasunak ematen dizkiete errenta aitorpena euskaraz egin dez...

Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerak zabaltzeko elkarlanean ari dira Bermeoko Udala, lau banketxe eta aholkularitza zerbitzu bat. Elkarlanaren bidez, entitateek bezeroei erraztasunak ematen dizkiete errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Hala, euskararekiko daukaten konpromisoa agertzen dute. Orain hiru urte kanpaina egiten hasi zirenean, aitorpenen %7 egiten ziren euskaraz. Egun, %20 inguru dira, eta banketxeetako aduradunek diote kopuruak goraka jarraituko duela, ohitura hartzea baino ez delako. «Batez ere, gazteek ohitura hori hartzea da garrantzitsua».