Gozategiren kontzertua dakarte Ondarroako Kamiñazpiko jaiek
Gaur iluntzeko txupinazoak emango die hasiera ofiziala jaiei. Etzi goizaldera arte, jai giro ederrean murgilduta ibiliko dira Kamiñazpiko auzotarrak eta ondarrutar guztiakGaur iluntzean hasita, Kamiñazpiko jaiak ospatuko dituzte Ondarroan. Txupinazoa...
Gaur iluntzeko txupinazoak emango die hasiera ofiziala jaiei. Etzi goizaldera arte, jai giro ederrean murgilduta ibiliko dira Kamiñazpiko auzotarrak eta ondarrutar guztiak
Gaur iluntzean hasita, Kamiñazpiko jaiak ospatuko dituzte Ondarroan. Txupinazoak emango die auzoko jaiei hasiera ofiziala, eta hurrengo orduak, musikaz beteta etorriko dira. Urtero talde ezagunen batek jotzen du, eta aurten, Gozategi taldearen txanda izango da. Gozategirekin batera, Asmo Txarrak eta Itzalak! taldeak igoko dira bihar, oholtza gainera.Baina aurretik ere, beti-betiko hainbat ekintza antolatu dituzte jai batzordeko kideek. Gauean, esaterako, herritarrak zain egoten diren momentu berezia ailegatuko da, playback lehiaketaren eskutik, eta eguna, Drindots taldearen erromeriagaz amaituko dute.
Bihar, ostera, pala txapelketagaz eta bizikleta ginkanaz hasiko dute jaien azken txanpa, eta txikienek, puzgarrietan jolasteko edo aurpegia margotzeko tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Eguerdian, kuadrilla bakoitzak paellak nahi moduan prestatu ostean, paella janean batuko dira auzotarrak.
Aitor Mendiluze eta Asier Azpiroz bertsolariek girotuko dute bazkalondoa, eta nahi dutenek, bikoteka musean aritzeko aukera ere izango dute.