Ingurumenaren kontzientzia familiartean hartzeko gonbidapena
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu eta domekarako. Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, adin guztiek gozatzeko ekimenak izango diraEuskadiko Biodibertsitate Zentroak hainbat ekintza antolatu ditu asteburu hon...
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu eta domekarako. Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, adin guztiek gozatzeko ekimenak izango dira
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako. Izan ere, zentro horrek ekainaren 4an eta 5ean ospatuko du Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna. Hori dela eta, adin guztiei zuzenduriko ekintza programa zabala prestatu du.Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna Nazio Batuen tresnarik garrantzitsuena da ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eta ekintzak mundu mailan bultzatzeko. Urteak joan urteak etorri, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako ekimenak gehituz eta haziz joan direla nabarmendu du Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, eta 100 herrialde baino gehiagoko pertsonek parte hartzen dutela azaldu du.
Familian gozatzeko
2016ko Ingurumenaren Mundu mailako Eguna ospatzeko, beraz, aurten ere hainbat jarduera egingo dituzte Euskadiko Biodibertsitate Zentroan (Madariaga dorretxean).
Zapatu-domekan egingo dituzte ekimenak. Gehienak doakoak izango dira, baina ordaindu beharrekoak ere badaude; zetazeoak ikusteko edo Ogoñorako txangoak, kasurako. Eta familientzako ekitaldiak ugariak izango dira, eta etxeko txikienen gozamenerako ere egongo dira jarduerak; Irrien Lagunak, Xaibor edota patinatzeko ikastaroa, besteak beste.