Inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko du Ondarroako 21. Triatloian
360 triatletek parte hartuko dute X. Gerardo Saiz Oroimenezko proban, horietatik 38 emakumezkoak dira. San Inazio itxita dagoela eta, oinezko probaren ibilbidea moldatu egin behar izan duteKoaxi S Concept triatloi taldeak antolatuta, bihar, Ondarroako ...
360 triatletek parte hartuko dute X. Gerardo Saiz Oroimenezko proban, horietatik 38 emakumezkoak dira. San Inazio itxita dagoela eta, oinezko probaren ibilbidea moldatu egin behar izan dute
Koaxi S Concept triatloi taldeak antolatuta, bihar, Ondarroako Triatloi Olinpikoa egingo da. Proba Euskadiko zirkuiturako puntuagarria izango da, eta Koaxikoek iragarri dutenez, 360 parte hartzailek eman dute izena. Horietatik 322 gizonezkoak dira, eta gainontzekoak, emakumezkoak. Emakume kopuruak txikia badirudi ere, antolatzaileek nabarmendu dutenez, «inoizkorik gehien» egongo dira aurten.Ondarroako 21. Triatloia-X. Gerardo Saiz Oroimenezkoa 15:30ean hasiko da Arrigorri hondartzan, eta uretara dzanga egiten lehenengoak emakumeak izango dira. Gizonezkoek hamar minutu beranduago hasiko dute 1.500 metro igeriko proba. Itsasaurren amaituko dute, eta ostean, 35,5km egin beharko dituzte bizikletan triatletek. Ondarroatik irten eta Berriaturantz joango dira, eta handik Milloitik zehar, Lekeitiora ailegatu ondoren, kostaldeko bidetik egingo dute buelta Ondarroara. Korrika 10 kilometro eginda bukatuko dute proba parte hartzaileek. Aurreratu dutenez, ibilbidea moldatu egin behar izan dute, San Inazio itxita dagoelako. «Kamiñazpira hiru joan-etorri egin ordez, lau joan-etorri egingo ditugu Zaldupe kiroldegi ingurura».
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, parte hartuko dutenen gehienak euskaldunak dira. Horien artean ondarrutarrak, lekeitiarrak, markina-xemeindarrak, mutrikuarrak, gernikarrak eta bermeotarrak egongo dira.
Proba irabazteko faborito argirik ez baldin badago ere, azken probetan onenen artean ibili direnak Ondarroan egongo dira, besteak beste: Estefania Gomez, Ibone Sanchez, Helene Alberdi. Mireia Arrillaga (Garraitz), Egoitz Zalakain, Alberto Bravo, Mikel Huarte, Ander Lazkano, Gorka Bizkarra, Urko Erranz, Gorka Mugika (Koaxi), eta Zorion Kareaga (Alarabi).