Lea-Artibaiko eragileek Agirre lehendakaria ezagutzera eman dute
Iñaki Goiogana historialariak, Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien Zuzendariak eta Kirmen Uribe idazleak Berlinen egonotan ospatu diren ekitaldietan parte hartu duteJose Antonio Agirre lehendakaria Berlinen erbestean bizi izan zela 75 urte ...
Iñaki Goiogana historialariak, Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien Zuzendariak eta Kirmen Uribe idazleak Berlinen egonotan ospatu diren ekitaldietan parte hartu dute
Jose Antonio Agirre lehendakaria Berlinen erbestean bizi izan zela 75 urte bete dira aurten, eta urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira bertan. Gerra zibileko urteak eta euskal erbesteak arte eta diziplina desberdinetan izan duten itzala eta garrantzia aztertzen ari dira argitalpen, hitzaldi eta bestelako ekintzen bidez. Iñaki Goiogana historialariak eta Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien Zuzendariak, biak lekeitiarrak, parte hartu dute ekitaldietan, besteak beste.Martitzenean hasi ziren ponentziak eta egun osora zabaldu ziren ekitaldiak, atzo. Euretako batzuetan hartu zuen parte Kirmen Uribek ere. Goizean, Humboldt unibertsitatean hitzaldi bat eman zuen idazle ondarrutarrak eta, iluntzean, Mikel Urdangarinekin batera Maxim Gorki antzokiko R aretoan Zaldiak eta beren itzalak ikuskizuna eskaini zuen.
Unai Lauzirika lekeitiarra Leipzigeko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlea eta Berlingo Euskal Etxeko proiektu zuzendariak zuzentzen du Agirre in Berlin 1941-2016 proiektua, eta egitasmoak Agirreren figura eta eragina aztertu eta erbesteko eusko jaurlaritzaren lana ezagutzera ematen dituela azaldu du.
«Berlingo Euskal Etxeak Agirreren egunkari originalak eta De Gernika a Nueva York pasando por Berlin liburuetan Alemaniari dagozkion zatiak alemanera itzuli ditu, eta Agirrek Berlingo egonaldiari buruz egunkarian esandakoak islatzen dituen mapa osatu du Euskal Etxeak», zehaztu du Lauzirikak. Testu, mapa eta programa osoa www.agirreinberlin.eus webgunean dago erakusgarri.