Mutrikun dena prest dago, traineru estropadarako
Bihar [ekainak 4], traineru estropadak egingo dituzte, Mutrikun. Hain zuzen ere, Mutrikuko II. emakumezkoen ikurrina eta gizonezkoen XVII. ikurrina egongo dira jokoan. 16:30ean hasita, emakumezkoen eta gizonezkoen estropadak egingo dira. Antolatzaileek iragarri dutenez, erlojuaren kontrako proba egin beharko dute arraunlariek. Traineruak, zehatz esanda, minutu bateko atzerapenarekn uretaratuko dira.
Emakumezkoen kasuan, guztira, sei traineruk parte hartuko dute estropadan. Honako klubek parte hartuko dute lehian: Deusto, Hondarribia, Donostia arraun, Hernani, Getaria-Zarautz, Hibaika eta Orio. Gizonezkoetan, aldiz, sari nagusia lortzeko ahaleginetan hamalau ontzi ariko dira, besteak beste: Ondarroa, Isuntza, Hibaika, Kaiku B, Arkote, Getxo, Santurtzi, Zarautz, Donostiarra, Getaria, Zumaia, Hondarribia, Orio eta San Juan.