Zubi Zaharreko DBH4 mailako ikasleek HITZAk Markina-Xemeinen daukan bulegoa bisitatu dute gaur [ekainak 3]. Eskualdeko komunikazio proiektua eta kazetarien eguneroko lana ezagutzeko aukera izan dute bertoko beharginen eskutik.
Ikasleak azalpenak entzuten
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu zuzendariak eta Nerea Bedialauneta Alkorta kazetariek egunkaria sortu zenetik horrek izan duen bilakaeraren berri eman die, paperaren eta Internetaren garapena tarteko.
Ikasleak aplikazioa erabiltzera eta sare sozialetako jarraitzaile egitera animatu dituzte, “HITZA guztion proiektua delako”. Galdera-erantzunen tartea amaituta, guztiek batera atera dute talde argazkia erredakzio kanpoan.
Zubi Zahar ikastolakoak, Hitzan
HITZAren bulegoa bisitatu nahi duten taldeek edota ikastetxeek ondoko telefono zenkakira deitu eta hitzordua zehaztu baino besterik ez dute edukiko: 94-684 44 36. Bisitak bariku goizetan egingo dira.