Ozeanoen Munduko Egunaren harira,
Itsasoak osasuntsu, planeta osasuntsu hitzaldia egingo da ekainaren 9an, 19:00etan, Zabiel kultur etxean, Ozeanoen Munduko Eguna ospatzeko. Bertan honako hizlariak egongo dira: Vanessa Sarah Salvo Surfrider Españako koordinatzailea, Gonzalo Torre Euskal Kostaldeko
Geoparkeko kidea, Alberto Santolaria
Agua sin plastico & salud del planeta ingurumen aholkularitzako arduraduna eta Aitor Leza Olarru-Sub elkarteko kidea.
Hitzaldian parte hartuko duten hizlariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Topaketa
Hondakinen ibilbidea deritzon hitzorduaren parte da, eta hain zuzen ere, Surfrider Españak pasa den apirilean
Donostia 2016 Fundazioaren babesarekin abian ipinitako
Plastikozko Itsasoak egitasmo ibiltariaren hirugarren etapa izango da Mutrikukoa.
Era berean, Ozeanoen Munduko Egunarekin lotuta, ekainaren 11n, 09:30etik 13:00etara, Itsas hondoaren garbiketa jaialdia egingo dute Mutrikuko Portuan , Kantauri Garbia elkartearen laguntzarekin. Ondoren, sardina jana herrikoia egingo da moilan.