Tarineko musikariek udaberriko emanaldia eskainiko dute, gaur
Berriatuko Tarine udal musika eskolako musikariek udaberriko emanaldia eskainiko dute gaur, 18:00etan, udaletxe aurrean.8 urtetik aurrerako 40 musikari inguruk parte hartuko dute ikasturte amaierako emanaldian. Tarineko ordezkariek aurreratu dutenez, i...
8 urtetik aurrerako 40 musikari inguruk parte hartuko dute ikasturte amaierako emanaldian. Tarineko ordezkariek aurreratu dutenez, ikuskizunean denetariko instrumentuak entzun ahalko dira.
Trikipand taldeak, esate baterako, Herritik mundura izeneko saioa eskainiko dute. Horrez gain, Ixura taldeak ere parte hartuko du, bai eta ere saxofoia eta gitarra jotzen duten musikariek, konboak eta pianoa jotzen duen bakarlari batek.
Saioa ordubete ingurukoa izango dela esan dute. «Saio erakargarria egin nahi izaten dugu». Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia frontoian izango litzateke. «Guk nahiago izaten dugu udaletxe aurrean jo, gehiago gustatzen zaigu».