Tetxu Meabe lekeitiarra deklaratzera deitu dute eguaztenean
Jabi Goitia Kabi-ren heriotzaren urteurren ekitaldietan parte hartu zuela leporatzen diote. Elkarretaratzea deitu dute biharko Tetxu Meaberen lagun eta herrikideekDatorren eguaztenean, ekainak 8, epaitegira joateko deia hartu du Tetxu Meabe lekeitiarra...
Jabi Goitia Kabi-ren heriotzaren urteurren ekitaldietan parte hartu zuela leporatzen diote. Elkarretaratzea deitu dute biharko Tetxu Meaberen lagun eta herrikideek
Datorren eguaztenean, ekainak 8, epaitegira joateko deia hartu du Tetxu Meabe lekeitiarrak, Jabi Goitia Kabi-ren heriotzaren urtemuga ekitaldian parte hartu zuela leporatuta. Oraingoz auzipetuko duten eta epaiketa politikorik izango den ez dakiten arren, deklaratzera deitzea bera jazarpen politikaren kapitulo bat dela salatu dute Tetxu Meaberen lagun eta herrikideek.«Bere militantziarekin ados egon ala ez, oroimen ekitaldiak egitea, berez, ez da delitu izan behar estatu demokratiko batean. Gatazka politikoan hildako guztien kasuan senide, lagun zein kideen oroimena errezpetuz hartu beharreko ariketa da. Herri honek etorkizuneko bizikidetza nahi badu eraiki, memoria inklusibo baten inguruan egin beharko du, bakoitzaren bizipenak, bakoitzaren egia eta bakoitzaren oroimena errespetatuz», adierazi dute.
Elkarretaratzea, bihar
Iritzi politikoak eta adierazpen askatasuna elkarbizitza demokratikoaren zutabeak direla diote. «Baina tamalez, Tetxu Meaberen kasuan, berriro ere, Espainako estatuak bere salbuespenezko tresna judizial eta polizialekin jarraitzen duela ikusten dugu, jazarpen politikoari zigilu legala emanez».
Egoera horren aurrean, elkarretaratzea egingo da, bihar, Lekeition. Eskolapean batuta, oroimena ez dela delitua aldarrikatu eta jazarpen eta epaiketa politikoekin amaitzea exijituko dute 13:00etan. LIBRE kamiseta laranjak eramateko deia egin dute Tetxu Meaberen lagun eta herrikideek.