Zinegoak jaialdiko film laburrak proiektatuko dituzte, Mutrikun
Mutrikuko Udalak antolatuta, gaur Giza Eskubideen zine zikloa hasiko da. Hain zuzen ere, iaz Bilboko Zinegoak Gaylesbotrans 12. Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdian izandako hainbat film labur proiektatuko dituzte, Zabiel kultur etxeko aret...
Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta guztira, sei lan proiektatuko dituzte. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, film laburrak jatorrizko hizkuntzan emango dira, euskarazko azpidatziekin.
Honako lanak proiektatuko dituzte: Fernanda Rocha-ren Doce de goiabada (portugeses), Soren Green-en En eftermiddag (danieraz), Martin Edralin-en Hole (ingelesez), Amy Harrison-en Miss Finknagle succumbs to chaos (ingelesez), Marc Cleary-ren eta Craig Robert Young-en Pepper (ingelesez) eta Leandro Tadashi-ren Tomorrow (ingelesez).