Bermeo Uria narrazio lehiaketak aurtengo irabazleak aukeratu ditu
Bermeoko udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten barikuan, Nestor Basterretxea aretoan.Herriko ikastetxe guztietako 9 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Hart...
Herriko ikastetxe guztietako 9 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Hartara, sariak ere kategorietan banatu zituzten. Honakoak izan dira irabazleak: Laia Seco Vilar, Lur Martinez Azkarate, Olaia Huelga Gomez, Ane Apraiz Jauregizar, Kristina Bilbao Hernandez eta Miren Aizpuru Bilbao. Irabazle bakoitzak liburuak, Luman gastatzeko txeke bat eta diploma bat jaso zuen.
Bigarren sailkatuak, berriz, honakoak izan ziren: Igor de Prado Bilbao, Enaitz Laso, Lexuri Lezamiz Abaroa, Irati Agirre Aspiazu, Maialen Agirre Aspiazu eta Leire Elezgarai Bulukua. Horiek guztiek liburuak eta diploma bana jaso zituzten. Hala ere, parte hartzaile guztientzako diplomak banatu zituzten. Gainera, iazko irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka bat ere banatuko diete umeei.
Urtero legez, aretoa bete egin zen barikukoekitaldian. Banan-banan agertokira igota, saridunek «pozik» hartu zituzten sariak, familiaren eta lagunen aurrean.