Erromeidxek goizetik gauera arteko euskal giroa sortu du
Aurten, lehenengoz, bertoko produktuen azoka egon da Goiko Plazan. Azokako 15 salmahaiek plaza janzten eta girotzen lagundu dutela diote antolatzaileek, eta datorren urtean azoka mantendu nahiko lukete.Herriko elkarteen elkarlana gero eta nabariagoa da...
Aurten, lehenengoz, bertoko produktuen azoka egon da Goiko Plazan. Azokako 15 salmahaiek plaza janzten eta girotzen lagundu dutela diote antolatzaileek, eta datorren urtean azoka mantendu nahiko lukete.
Herriko elkarteen elkarlana gero eta nabariagoa da Erromeidxe antolatzerako orduan, «eta fruituak ematen ari dela» azaldu du Ramon Garaizar Kankinkabara Txistu Taldeko kideak. Beste behin ere, «pozik» agertu dira antolatzaileak Erromeidxek emandakoagaz, eta goizetik eta gauera «oso giro ona» egon zela aipatu dute. Alde Zaharra girotzea da Erromeidxen helburuetako bat, «eta lortu dutela» uste dute.Garaizarrek dioenez, «aurreko urteetan baino aparteko jende gehiagok parte hartu du Erromeidxen, nahiz eta jantzi tradizionalez jantzita jende gutxiago egon den». Aurtengo berritasunetako bat Goiko Plazako azoka izan da. Bertoko produktuak eskuratzeko aukera eman zuten 15 salmahaik. Datorren urtera begira, gauza batzuk hobetu daitezkeen arren, «oso ondo» joan zela dio: «Saltzaileak pozik agertu ziren, eta Goiko Plaza janzteaz gain, girotzen ere lagundu zu- en». Hala, datorren urtera begira, azoka mantentzea ondo legokeela uste dute.
Bazkaltzeko 160 lagun batu ziren frontoian, eta ondoren, Lamerara atera ziren dantzan jarraitzeko. Euskal folkloreaz gozatzeko aukera ematen duen dantzaldia da iluntzean Lameran egiten dutena, eta hainbat izaten dira horretara hurbiltzen diren herritarrak. Hartara, «guzti horiek Erromeidxegaz bat egiten dute».
Talde berriak antolaketan
Aurten, gainera, Kabidxe gune sozialeko ateak zabalik izan dituzte. Argazki erakusketa, musika eta pintxoak eduki dituzte, eta lagun asko bertaratu direla azaldu dute. «Garrantzitsuak izan dira Kabidxeko elkarte ezberdinek Erromeidxeri egindako ekarpenak, bai eta Nuntxaku Kultur Elkartekoek egindakoak ere. Modu horretan, antolaketa lanetan laguntzeagatik eskerrak eman gura dizkiegu. Datorren urtean talde antolatzaileen artean jarraitzeko prestutasuna agertu dute, gainera», azaldu du Garaizarrek.