Euskal Erromeriak dantzaz alaitu du Lekeitio
Merkatu Plazan batu eta gero atera ziren dantzariak eta musikariak herriko kalea alaitzera. Foru plazan eta Eskolapean dantza saioak eskaini zituzten. Herritarrek ere dantzariekin dantzan egin zuten.Euskal giroa izan zen nagusi zapatuan, Lekeition. Zal...
Merkatu Plazan batu eta gero atera ziren dantzariak eta musikariak herriko kalea alaitzera. Foru plazan eta Eskolapean dantza saioak eskaini zituzten. Herritarrek ere dantzariekin dantzan egin zuten.
Euskal giroa izan zen nagusi zapatuan, Lekeition. Zaletxuak, Aittitta Makurra eta Goi-Herri dantza taldearen eskutik ospatu zen Euskal Erromeriak musikagaz eta dantzekin alaitu zuen herria.Merkatu Plaza izan zuten bilgune Euskal Erromeriako parte hartzaileek, goizean. Arropak jantzi eta buruko zapiak jartzen zituzten bitartean, elkar ezagutu eta hamaiketakoa jan zuten.
Eguerdian egin zuten lehen kalejira, Aittitta Makurreko Txikirri-Txikirri, Amaia eta Bidatz trikitilariek eta txistulariek lagunduta. Lekeitiokoez gain, Amoroto, Ispaster, Mendexa, Deustu, Leioa, Mungia eta Bilboko dantzariak ere batu ziren Lekeitioko erromeriara, eta giro ederrean ibili ziren dantzan herrian zehar; Foru plazan bai eta Eskolapean ere dantza saio dotorea eskaini zuten.
Eskoletan bazkaldu eta gero, Lorratz taldearen erromeria egon zen. Eta jai giroak zipriztinduta, herritarrek ere dantzariekin dantza egiten amaitu zuten.