Gernika KESBko umeak, Euskadiko txapeldun
Gernika KESB taldeko umeak nagusitu dira Euskadiko Txapelketan. Aurreko bi asteburuetan Gipuzkoako eta Arabako txapeldunei irabazita lortu dute garaipena. 78-61 irabazi zioten CB Arabari, zapatuan, eta maiatzaren 29an Arrasate garaitu zuten.