Maite Aizpuruak eta Imanol Larrañagak irabazi dute Arnoko mendi lasterketa
Proba irabazteko 02:13:21 behar izan du Maite Aizpurua mutrikuarrak, eta 01:39:30, berriz, Imanol Larrañaga azkoitarrak. 280 parte hartzaile egon dira mendi martxanMaite Aizpurua mutrikuarrak eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak jantzi dute Mutrikuko XI...
Proba irabazteko 02:13:21 behar izan du Maite Aizpurua mutrikuarrak, eta 01:39:30, berriz, Imanol Larrañaga azkoitarrak. 280 parte hartzaile egon dira mendi martxan
Maite Aizpurua mutrikuarrak eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak jantzi dute Mutrikuko XII. Arnoko Mendi lasterketako txapela. 22 kilometroko ibilbidea betetzeko 1:39:30 behar izan zituen korrikalari azkoitiarrak, eta nesken garaileak, aldiz, 02:13:21 behar izan zuen lasterketa amaitzeko.Lekeitioko Ibon Bengoetxeak (01:41:42) eta Mutrikuko Iñigo Agirrek (01:42:20) osatu zuten podiuma gizonezkoen sailkapen orokorrean, eta emakumezkoetan, berriz, Sonia Albarez (02:17:56) eta Miren Apraiz (02:23:50) bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lehia oso estua egon zen gizonezkoen artean. «Lehen hiru sailkatuak lehen kilometroetatik aurretik ibili ziren, eta azken kilometroan erabaki zen lasterketa».
Sailkapen orokorrari dagokionez, bertoko kirolariak ere aurrean ibili ziren. Gizonezkoen artean, beste hiru kirolari lehen hamarren artean ibili ziren: Xabi Astigarraga mutrikuarra bosgarren helmugaratu zen, eta Ruben Arrizabalaga mutrikuarra eta Ekaitz Solabarrieta ondarrutarra, ordea, zortzigarren eta bederatzigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Maria Robles lekeitiarra ere aurreko postuetan ibili zen, seigarren amaitu zuen.
Oinezkoen mendi martxari dagokionez, 280 bat parte hartzaile animatu ziren ibilbide luzea egitera. Burumendi Mendizale Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, askok egunean bertan eman zuten izena; 100 bat lagunek. «Aurten ere aurreikuspenak bete egin dira. Eguraldia lagun, azken momentuan mendi martxa egitera animatu direnak asko izan dira».