On Tello Gernikara bueltatu da, herria duela 650 urte sortu eta gero
Euskal Herria Museora eraman dute Bizkaiko Jauna izan zenaren sarkofagoa, 'Gernika, Arbolaren Kokalekua' erakusketaren ardatza izatekoBizkaiko azken jauna eta Gernika-Lumo, Elorrio edo Markina bezalako herrien fundatzailea izan zenaren sarkofagoa ekarr...
Euskal Herria Museora eraman dute Bizkaiko Jauna izan zenaren sarkofagoa, ‘Gernika, Arbolaren Kokalekua’ erakusketaren ardatza izateko
Bizkaiko azken jauna eta Gernika-Lumo, Elorrio edo Markina bezalako herrien fundatzailea izan zenaren sarkofagoa ekarri dute Palentziako San Frantzisko Komentutik Gernika-Lumora. Hiribilduaren fundazioaren 650. urteurrena dela eta, Euskal Herria Museoa Arbolaren Kokalekua erakusketa jarri dute ikusgai. Urte amaiera arte egongo da ikusgai.Egurrez egindako XIV. mendeko pieza eder hori lehen aldiz irten da Palentziatik. «Balio historiko handia duen sarkofago polikromatua da, bere jatorrizko koloreak mantentzen dituelako», azaldu du Carmelo Fernandez Palentziako diozesiko kontserbatzailek.
Azpiko aldean, urrez margotutako irudiak daude, bere jatorriari erreferentzia egiten dioten hitzekin. Bertan, Alfontso XI. Gaztelakoa eta Leonor de Guzmanen sasiko semea eta Bizkaiko jauntxoa izan zela dio.
Sarkofagoa kasualitatez aurkitu zuten 1978an, komentuan lanak egiten ari zirela. Oinen aldean 11 zm-ko zatia faltatzen zaio, 1958. urtean zegoen lekuan egindako lan batzuen ondorioz.
Sarkofagoa ekarri ahal izateko, artelanak garraiatzeko kutxa bereziak erabili dituzte.