Arte garaikideko sei artisten lanak ikusgai daude, Barandiaran aretoan
Halo erakusketa ikusgai egongo da Lekeitioko Barandiaran aretoan, ekainaren 19ra arte. Sei artistaren lanak osatzen dute erakusketa: Iranzu Antona, Zigor Baraiazarra, Mikel del Rio Moran, Santiago Fernandez Mosteyrin, Amaia Molinet eta Rafael Munarriz....
Harriak arte garaikideko programaren baitan kokatzen da Halo erakusketa. Programa Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hainbat kultur aretotan jorratzen ari dira, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzagaz. Espazio horietara iristeko zailtasunen jakitun, kultur etxe batzuekin lankidetza ildo berria abiaraztea erabaki dute, tartean Lekeitiokoagaz.
Barikuetan 18:00etan hasi eta 20:00etara bitartean egongo da ikusgai erakusketa, eta zapatuetan eta domeketan goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara, hain zuzen.