Film laburren lehenengo lehiaketa antolatu du udalak
ETXEBARRIA // Udalak antolatuta, film laburren lehiaketa egingo da, estreinako, Etxebarrian. Telesailetako eszenak aukeratu dituzte gaitzat, eta film laburra euskaraz izan beharko da. Guztira 3 eta 10 minutuko iraupena eduki beharko dute film laburrek,...
ETXEBARRIA // Udalak antolatuta, film laburren lehiaketa egingo da, estreinako, Etxebarrian. Telesailetako eszenak aukeratu dituzte gaitzat, eta film laburra euskaraz izan beharko da. Guztira 3 eta 10 minutuko iraupena eduki beharko dute film laburrek, eta 1920×1080 Full HD formatuan aurkeztu beharko dira, USB memoria batean gordeta, udaletxean. Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da. Irabazlea Santixau jaietan aukeratuko dute, epaimahaiaren eta ikusleen iritzia kontuan hartuta.