Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin dute Bermeon. Ikasleak Bermeoko Udaleko ordezkariekin batu dira aurtengo ikasturtean landutakoa azaltzeko. Izan ere, hondakinen kudeaketa lantzen ibili dira. «Egindako diagnostikoaren arabera, orokor...

Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin dute Bermeon. Ikasleak Bermeoko Udaleko ordezkariekin batu dira aurtengo ikasturtean landutakoa azaltzeko. Izan ere, hondakinen kudeaketa lantzen ibili dira. «Egindako diagnostikoaren arabera, orokorrean, beira, papera eta ontziak ondo birziklatzen dira, euren edukiontzietara botata. Olioa, DVDak, CDak… ez, ordea». Udal ordezkariei proposatu diete ontzien erabilera eta kokapenari buruzko informazio gehiago ematea, ontziak sarriago hustea, jolas parkeetan paperontzi hori txikiak jartzea eta Garbigunearen ordutegia luzatzea.