IAT unitatea behar duten ispastertarrek, barikua dute izena emateko azken eguna
Urtero moduan Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren unitatea eramango du Ispasterko udalak, herritarrek haien traktore edota basoko ibilgailuei azterketa pasatzeko aukera izan dezaten.
IAT pasatu behar dutenek izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako azken eguna barikua [ekainak 10] da.
Udaletxean eman behar da izena. Bertaratzerik ez dutenentzat hauek dira udaleko telefono zenbakiak: 946 842 999 /946 844 025/638 736 759 / 638 736 627.
Izena ematerakoan, azterketa teknikoa pasatu behar duten ibilgailuen dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa dela jakitera eman dute.