LAGren berrikuspenerako parte hartze tailerra, gaur, Uhagonen
Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroaren berrikuspenean parte hartzeko aukera egongo da gaur, 18:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek Bizkai, Araba eta Gipuzkoako lurralde antolame...
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek Bizkai, Araba eta Gipuzkoako lurralde antolamendua zehazten dute, landa eremua, mugikortasuna eta lurralde kudeaketa, besteak beste. Busturialdea-Artibai eremu funtzionaleko bilera parte hartzailea izango da.
2015eko uztailaren 27an, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozedura hasteko erabakia hartu zuen. Gidalerroen berrikusketa parte hartze prozesu zabal baten bidez egitea erabaki zuten, eta berrikusketaren aurrerapena aurkeztu aurretik bi dokumentu egitea proposatu zuten: Oinarrizko Dokumentua eta Partaidetzako Plana.
LAGren berrikusketak 3 urte iraungo ditu, gutxi gorabehera, eta partaidetza prozesua bi esparruk osatuko dute: gizarte partaidetza eta partaidetza instituzionala. Aurrez aurreko gizarte partaidetza prozesua martxoan hasi zen, eta azarora arte luzatuko da.
Herritarrek tailer, bilera eta mahai inguruetan parte hartu ahal dute zuzenean, bai eta ere Internet bidez ekarpenak eginez.