Munitibartarren parte hartzea bultzatu asmoz egin ditu galdetegiak udalak. Izan ere, udalaren jarduna hobetze aldera, herritarren iritziak “berebiziko garrantzia” duela esan dute udal ordezkariek; herritarren proposamenak jaso nahi dituzte. “Herritik herriarentzat beharrean jarraitzeko, udaletxearen funtzionamenduari dagozkion arlo batzuetan herritarren laguntza behar dugu”.
Udal funtzionamenduaren inguruko galdetegia da bat, eta bestea, berriz, udal aldizkariari buruzkoa.
Ekarpenak bi modutara jasoko ditu udalak: alde batetik, maiatzeko aldizkariaren zenbakiagaz batera banatu zizkieten galdetegiak bizilagunei. Herritarrek, galdetegiak bete eta auzoetan dauden edo udaletxeko sarreran dagoen buzoian utzi beharko dituzte.
Webgunean. Beste alde batetik, udalaren
Interneteko web orrialdean ere eskura daude galdetegiak.daude eskura.
Udalaren funtzionamenduari buruzko galdetegian, batzordeetan, komunikazioan, herriaren mantenuan eta udal zerbitzuan zer hobetuko luketen erantzun ahal dute bizilagunek.
Era berean, bestelako ekarpenak egiteko atala ere jarri dute galdetegian.
Bestalde,
Olaurre etxetik Munitibarko kontuk herri aldizkariaren galdetegian, aldizkariko edukia erabilgarria eta interesgarria iruditzen al zaien, eta erantzuna arrazoitzeko esaktzen zaie munitibartarrei.
Halaber, zer aldatuko luketen eta haien interesako gaiak zeintzuk diren ere erantzun beharko dute.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, herritarren parte hartzea da udal gobernuaren oinarri edo zutabeetako bat, eta haien ekarpenak kontuan hartuko dituzte, “hobekuntzak egiteko”.