Sareginek generoa eta identitatea lantzeko aukera emango dute
Sareginek Bermeoko feministen sareak generoa eta identitatea lantzeko jardunaldiak antolatu ditu, Generoaren inkognitak X-Y baino gehiago izenburupean.Besteak beste, bi hitzaldi eta film emanaldi bat antolatu dituzte hiru egunetan egiteko.Lehenengo jar...
Besteak beste, bi hitzaldi eta film emanaldi bat antolatu dituzte hiru egunetan egiteko.
Lehenengo jardunaldia gaur bertan egingo dute. Ordua 19:30ean ipini dute, Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean. Horretan, Ana Balles sexologoak Sexu-identitateaz hausnartuz, dibertsitatea bultzatu hitzaldia eskainiko du.
Barikuan, ostera, ordu eta leku berean, Transamerica filma ikusteko aukera eskainiko dute Sareginek. Filma ikusi ostean, eztabaidarako tartea zabalduko dutela adierazi dute antolatzaileek.
Transexual baten historia
Hirugarren jardunaldia zapatuz egingo dute, ekainaren 17an hain zuzen ere. Orduan transexual feminista baten historia ezagutzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek. Ekintza hori ere 19:30ean hasita egingo, Kabidxe gune sozialean.
Bermeoko Feministen Sareak herritar guztiak antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu nahi izan ditu.