Aulestiko VI. Motor irteera egingo dute, zapatuan
Aulestiko eta inguruetako motorzaleek hitzordua daukate zapatuan, Aulestiko VI. Motor irteera egingo baitute. 10:30ean elkartuko dira Donibane Enpa- rantzan, handik Arabarantz abiatzeko.Ullibarri Ganboako urtegitik pasatu, eta Añanako eskualdera aileg...
Ullibarri Ganboako urtegitik pasatu, eta Añanako eskualdera ailegatuko dira. Bertan, Añanako Gatz Harana bisitatuz, Añanako gatza zelan egiten duten bertatik bertara ikusiko dute.
Munduko kultur, arkitektura, ingurumen, paisaia eta arkeologia multzo garrantzitsuenetakoa da, eta, besteak beste, Europa Nostra Kultur Ondarearen Europako Batasuneko saria eman zioten iaz. Ondoren, Delikako arrailan egingo dute eguneko bigarren geldialdia, Nerbioi ibaiaren sorreraren ur-jausia ikusteko. Arrigorriagako jatetxe batean bazkaldu ostean, arratsaldean bueltatuko dira Aulestira.
Izen ematea
Motor irteerara joateko asmoa daukatenek telefonoz izena eman behar dute: 659 13 28 94.
Momentuz hamabost bat pertsona daude izena emanda, eta antolatzaileek ahalik-eta arinen izena emateko eskatu dute.