Ondarroako Kalare Deuna kofradiako kideek nabarmendu dutenez, asteon ontzi gutxi porturatu dira Ondarroa eta inguruko portuetan. Izan ere, martitzenean [ekainak 7], orain arte
arrantzatu duten antxoa baino handiagoa harrapatu zuten (kiloko 38-42 ale ingurukoa) Galiziako uretan, Burela inguruan, eta ontzi gehienak hara joanda daude. “Galiziako eta Asturiasko ontzi denak hara joanda daude. Hemen Kantabriakoak eta ontzi euskaldunak geratzen dira bakarrik”.
Euskal kostaldean, ostera, antxoatan dabiltzan ontziek antxoa txikia arrantzatzen jarraitzen dute. Egunotan, Teilagorrien parean (Landak) dabiltza baxurako ontziak, eta arrainaren tamainua oso txikia denez (kiloko 60 ale ingurukoa), merke ari da saltzen euskal portuetan, 50-70 zentimo bitartean.
‘Kalamua’ ontziko arrantzaleak txitxarroa deskargatzen, gaur goizean, Ondarroako portuan
Bestalde, antxoatan ez dabiltza beste bederatzi bat ontzi,
kostaldeko arraina arrantzatzen aritu dira azken egunotan. Besteak beste, salbeue, txitxarro baltza, betandia, boba, buzten baltza, haginzorrotza, txitxarro zuria… lehorreratu dituzte Ondarroako Egidazu kaian.
Kofradiako arduradunen arabera, aspaldian ez modura, nahikoa salbeue saldu da egunotan. Martitzenean [ekainak 7], esate baterako, 3.300 kilo saldu ziren, eta eguaztenean [ekainak 8], ostera, 10.000 kilo. Prezio aldetik oso merke ordaindu da salbeue, 11-36 zentimo bitartean.
Ontziren batek edo bestek, oraindik berdel kupo soberakina du, eta salbeueaz gain, berdel aleren batzuk ere saldu dira gaur [ekainak 9]. Ondarroako
Ongi etorri ontziak, esaterako, 500 kaxa lehorreratu ditu Lekeitioko
Kalamuak, ostera, beste 114 kaxa porturatu dira. Kiloa 3 euro inguruan saldu da.
Asteko salmenta:
- MARTITZENA [ekainak 7]
- Salbeue. 3.300 kilo; 36 zentimo, bataz beste.
- Txitxarro baltza. 8.000 kilo; 41 zentimo, bataz beste.
- Betandia. 13.600 kilo; 91 zentimo, bataz beste.
- Boba. 3.800 kilo; 29 zentimo, bataz beste.
- Buzten baltza. 2.300 kilo; 2,18 euro, bataz beste.
- Haginzorrotza. 1.100 kilo; 4,48 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 4.600 kilo; 2,20 euro, bataz beste.
- EGUAZTENA [ekainak 8]
- Salbeue. 10.000 kilo; 11 zentimo, bataz beste.
- Betandia. 11.400 kilo; 73 zentimo, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 1.000 kilo; 2,50 euro, bataz beste.