Epaituko duten jakiteko zain geratu da Meabe
Epaiketarik izango duen jakiteko zain geratu da Tetxu Meabe lekeitiarra. 2015eko urrian egin zen Jabi Goitia Kabi-ren heriotzaren urtemuga ekitaldiaren gainean deklaratu zuen atzo goizean, Gernika-Lumoko epaitegian. Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu...
Deklarazioa eginda, fiskalak eskaerarik egingo duen edo kasua artxibatu edo bertan behera geratuko den ez daki lekeitiarrak. Meaberen abokatu Kepa Mantzizidorrek jakitera eman duenez, instrukzioa eginda, epe laburrean emango dute erabakiaren berri. «Ertzaintzaren argitze-agiria aurkeztuta dago, eta deklarazioa ere burutu da. Beraz, gauzak bere bidetik joanez gero, aste batzuk edo hilabete bat barru kasuak aurrera jarraituko duen edo ez jakingo dugu».
Tetxu Meabek deklaratzen zuen bitartean hainbat lagun bildu ziren Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean, lekeitiarrari elkartasuna adierazteko. Oroimena ez dela delitua aldarrikatu eta Tetxu Meabe libre uztea eskatu zuten.