Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurrek kalea hartu dute

Eskola Bidea proiektuaren proba pilotua egiten ari dira aste honetan, eta antolatzaileen arabera, oso onak ari dira izaten emaitzak zein parte hartzeaEskola Bidea proiektuaren lehen proba pilotua ari dira egiten aste honetan, eta antolatzaileek diotene...

Ander Zarraga
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/06/09

Eskola Bidea proiektuaren proba pilotua egiten ari dira aste honetan, eta antolatzaileen arabera, oso onak ari dira izaten emaitzak zein parte hartzea

Eskola Bidea proiektuaren lehen proba pilotua ari dira egiten aste honetan, eta antolatzaileek diotenez, herritarrek oso ondo erantzun dute. Eguraldi onak lagunduta, lehen egunetan hainbat umek parte hartu dutela adierazi dute: «Lehen balorazioa oso positiboa da. Ez ditugu zenbatu, baina ehunka dira eskolara oinez joan diren umeak».

Proiektu pilotu horretarako hiru ibilbide prestatu dituzte: bat Lurgorritik abiatzen da, bestea institututik eta hirugarrena Malostetik. Eskolaren arabera, ordutegi ezberdina daukate ikasleek. Gero, ibilbidean zehar, geralekuak dituzte, beste ikasle batzuk batzen joateko. Ekimena aurkezteko, hainbat haur eta gurasok bete zuten Pasealekua Eskola Bidea Egunean, duela bi aste.

Aste honetan, besteren arteam, Alazne Matxado eta Tere Rementeria guraso boluntarioen laguntzagaz ari dira ikasleak ibilbidea egiten. Haien iritziz, «ekimena oso ondo dago; iraganean egiten genuen bezala, eskolara oinez joatea sustatzen du». Haurrak ere oso pozik doazela azaldu dute, eta behin ibilbidea ezagutzen dutenean, bakarrik egin ahal izango dutela ziurtatu dute. Bestalde, egun hauetan ibilbidean zehar egon daitezkeen arazoak identifikatzen ari direla azaldu dute.

Egitasmoaren helburua haurrak kaleetan modu seguru eta autonomoan ibili ahal izatea da, ohitura osasungarriak ere bultzatuz. Iraganean egiten zen bezala, euren kabuz eskolara joaten hasiko dira, Eskola Bidea proiektua sortu dutenek ezarritako ibilbideak jarraituz. Ekimen bakarra da, hiribilduko ikastetxe guztiek parte hartu dutelako, udalagaz, Udaltzaingoagaz eta Osasunsareagaz elkarlanean.

Datorren ikasturtean bigarren proba pilotua egingo dute, urriaren 3tik 21era bitartean, egitasmo horren berri ematen jarraitzeko. Ostean, haurrak bere kabuz hasiko dira eskolara bidea egiten, beharrezkoa den kasuetan begiraleen laguntzagaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.