08:30ean herriko plazan elkartu, eta autoetan Ereñora joango dira bertan ibilbideari ekiteko.
Ereñoko Kabia baserrian hasiko dute txangoa, eta Ogellan, Ispasterko partean dagoen Errotan amaituko dute. Bidean, baina, hamaiketakoa jateko atsedenalditxo bat hartuko dute.
Ereño, Ea eta Ispasterko auzoetan barrena ibiliko dira, eta gutxi gorabehera, lasai joanda lau bat ordutan egiteko ibilaldia dela jakitera eman dute Ispasterko udaletik. Bidean, udalerrriko mugarri asko ikusteko aukera izango dute.
Domekakoa Ispasterko mugarriak ezagutzeko hirugarren eta azken ibilbidea izango da. Maiatzaren 8an egin zuten lehena, eta bigarrena, berriz, maiatzaren 22an egin zuten.
Horietan, mugarri asko zeharkatu dituzte, baina, udal ordezkariek azaldu dutenez, mugarri batzuk falta direla konturatu ziren.
Lehen ibilbidean Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga eta Ispaster arko mugarriak ezagutu zituzten. Argazkia: Ispasteko Udala