Jose Mari Naberanen kirol ibilbidea batzeko deialdia egin du udalak
Aurten ere, Kirolariak historian zehar deritzon egitasmoa aurkeztu du Ondarroako Udalak. Beka deialdia laugarren bider egin da, eta oraingoan, Jose Mari Naberan Garciari buruzko ikerketa egitea erabaki du udalak. «Naberanen bizitza, eta bereziki, kiro...
Basterretxeak nabarmendu duenez, Naberanek herrian kirola sustatzeko egindako ahalegina goraipatu nahi du udalak ikerlan horren bitartez. «Emakume eta gaztetxoen kirolari bere bizitzako zati handi bat eskaini zion Naberanek, eta herritar guztion oroimenean jaso behar dugu horren berri».
3.000 euroko beka
Proiektuari dagokionez, proiektua, azterlana eta memoria euskara hutsean burutu beharko dira, eta lanaren luzera, gutxienez, 100 orrialdekoa izan beharko da.
Bekaren diru zenbatekoa, ostera, 3.000 eurokoa izango da. Beroren iraupena, gehienez, sei hilabetekoa izango da, eta egileak bekarako beharra amaitzen duenean, jendaurrean aurkeztu beharko du.