Munitibarko Udalak bi galdetegi prestatu ditu herritarrentzat
Herritarren parte hartzea bultzatu asmoz, bi galdetegi prestatu ditu Munitibarko Udalak.Herritarren iritziak berebiziko garrantzia dauka udalarentzat, eta horien proposamenak jaso nahi dituzte udalaren jarduna hobetzeko. «Udalaren funtzionamenduari da...
Herritarren iritziak berebiziko garrantzia dauka udalarentzat, eta horien proposamenak jaso nahi dituzte udalaren jarduna hobetzeko. «Udalaren funtzionamenduari dagozkion arlo batzuetan herritarren laguntza behar dugu, herritik herriarentzat beharrean jarraitzeko».
Hain zuzen ere, udal funtzionamenduaren inguruko galdetegia eta udal aldizkariari buruzkoa bideratu dituzte udal ordezkariek, eta jakinarazi dutenez, ekarpenak bi modutara jasoko dira: alde batetik, maiatzeko aldizkariaren aleagaz batera banatu zizkieten galdetegiak bizilagunei. Galdetegiak bete, eta auzoetan dauden zein udaletxeko sarreran dagoen gutunontzian utzi beharko dituzte.
Beste alde batetik, udalaren Interneteko web orrialdean daude eskura:www.munitibar.org.
Webgunean
Batzordeetan, komunikazioan, herriaren mantenuan eta udal zerbitzuan zer hobetuko luketen erantzun ahal dute bizilagunek udalaren funtzionamenduari dagokion galdetegian. Era berean, beste era bateko ekarpenak egiteko atala ere jarri dute galdetegian.
Beste alde batetik, aldizkariko edukia erabilgarria eta interesgarria iruditzen zaien eta zergatik galdetu die munitibartarrei Olaurre etxetik Munitibarko kontuk herri aldizkariaren galdetegian. Halaber, zer aldatuko luketen eta haien interesako gaiak zeintzuk diren erantzun beharko dute.
Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, herritarren parte hartzea da udal gobernuaren oinarri edo zutabeetako bat, eta haien ekarpenak kontuan hartuko dituzte udalerrian hobekuntzak egiteko.