Skate eta patinaje ikastaroak antolatu ditu Mundakako Udalak
Mundakako Udalak ume eta gazteei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu udara begira. Hain zuzen ere, skate eta patinaje ikastaroak antolatu dituzte.Ekainaren 20tik 24ra emango dute patinaje ikastaroa, eta 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendut...
Ekainaren 20tik 24ra emango dute patinaje ikastaroa, eta 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago. Jakinarazi dutenez, gehienez 20 umek parte hartu ahalko dute ikastaroan.
Patinaje ikastaroa kiroldegian eskainiko dute, 10:30ean hasi eta 12:00etara bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzaileek derrigorrezkoa izango dute ikastarorako babesak eramatea, bestela, «ezingo dute parte hartu».
Skate ikastaroa, berriz, uztailerako antolatu dute, eta 5 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute. Bi txanda egongo dira: lehenengoa uztailaren 4tik 8ra; eta bigarrena, uztailaren 11tik 15era. Bien ordutegia 16:30etik 17:30era izango da.
Izena eman beharra
Turismo Bulegoan (94-617 72 01) edo kiroldegian (94-617 71 42) eman daiteke izena bi ikastaroetarako. Emailez ere egin daiteke, gonkirola@gmail.com-era idatzita.