Zubi Zaharreko ikasleak, HITZAn
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako DBH4ko ikasleek HITZAk Markina-Xemeinen daukan erredakzioa bisitatu dute. Ikasleek eskualdeko komunikazio proiektuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutu dituzte.Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako DBH4ko...
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako DBH4ko ikasleek HITZAk Markina-Xemeinen daukan erredakzioa bisitatu dute. Ikasleek eskualdeko komunikazio proiektuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutu dituzte.
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako DBH4ko ikasleek HITZAk Markina-Xemeinen daukan bulegoa bisitatu zuten joan den asteko barikuan. Eskualdeko komunikazio proiektua eta kazetarien eguneroko lana ezagutzeko aukera eduki zuten neska-mutilek kazetarien eskutik.Egunkariak izan duen bilakaeraren berri jaso zuten, paperaren eta Internetaren garapena tarteko, eta egunkaria egiteko baliabideak ezagutu zituzten.
Horrez gain, gazteak HITZAren aplikazioa erabiltzera eta sare sozialetako jarraitzaile egitera animatu zituzten, HITZA guztien artean egiten jarraitzeko.
Azalpen eta galdera-erantzunen tartea amaituta, talde argazkia atera zuten.