30 margo gehiago aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra koban
Diego Garate arkeologoak elkarrizketa batean jakitera eman duenez, beste 30 irudi aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra kobazuloan. Arkeologoak azaldu duenez, margo berri horiek ere bisonte eta zaldien irudiak dira eta aurretik aurkitutako irudien modura ...
ADES espeleologia taldeko Iñaki Intxaurbek HITZAri jakin eragin zionez, momentuz kobazuloaren erdira baino ez dira ailegatu. Eta ondorioz, oraindik ere altxor gehiago aurkitu ahal dira.
Bien bitartean, kobak itxita jarraitzen du, eta adituek ikertzen jarraitzen dute.