Ondarroako Udalak eta
Elkar argitaletxeak euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen duten Augustin Zubikarai sariaren deialdia egin dute. Nobelak sortzeko beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek
mrey@ondarroakoudala.net helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak, irailaren 30a aurretik.
Deialdira aurkezten diren proiektuak
jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gainera, beka behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
Joxe Mari Urteaga Jasone Osororen ’12tan bermuta’ liburua aurkezten
Partehartzaileek lanak aurkezterakoan izen-abizenak, helbidea, nortasun agiriaren kopia eskaneatua, posta elektronikoa eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte. Halaber, landuko duten kontakizunaren azalpena (2.000-6.000 karaktere) bildu beharko dute, haren ezaugarriak zehaztuz: argumentua, egitura, estiloa… Idazlanaren lagina ere osatu beharko dute, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa.
Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proeiktu guztiak aztertu, eta haien arteko irabazlea izendatuko dute
urriaren 31 baino lehen. “Aurkeztutako beharrek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman barik utz dezake epaimahaiak”. Irabazleak, sari legez, 6.000 euroko saria jasoko du Ondarroako Udalaren eskutik; kopuru horren erdia irabazlea izendatu ostean jasoko ditu irabazleak, eta beste erdia, amaitutako idazlana entregatu eta epaimahaikoek onespena eman ostean.
Miren Gorrotxategi eta Jasone Osoro, Augustin Zubikaraiko bekako irabazleak
Irabazleak izendapena jaso eta
urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako udalari helarazteko. “Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzkeo adina izan beharko du: 150.000 karaktere gutxienez. Horrez gain, egileak lanaren martxaz jakinaren gainean eduko beharko ditu antolatzaileak”
Partaideek Ondarroako udaleko euskara sailera deitu (94-683 36 68) dezakete haien zalantzak argitzeko edota bestelako informazioa jasotzeko.