Alex Hormaetxea eta Ibai Erkiaga maila ona ari dira erakusten, Miamin
Alex Hormaetxea aurrelari bermeotarrak eta Ibai Erkiaga atzelari lekeitiarrak hasiera bikaina eman diote Ameriketako Estatu Batuetan, Floridako Fort Pierce Jai Alai frontoiko zesta denboraldiari.Ekainaren hasieratik hilaren 26ra arte jokatuko dute, eta...
Ekainaren hasieratik hilaren 26ra arte jokatuko dute, eta, orain artean, Hormaetxea da onena, eta Erkiaga II.a sailkapeneko bigarrena da.
Buruz buruko kinielak jokatzen dituzte Fort Piercen; 17 garaipen lortu ditu orain arte Hormaetxeak, eta 16 Erkiaga II.ak.
Hain zuzen ere, hiru euskaldun dira sailkapeneko buru, Aitor Hernaez Leo gasteiztarra sailkapeneko hirugarrena baita.
Gainerako pilotariak estatubatuarrak eta mexikarrak dira: Rastock, Lugo, Gorka, Rocco, Conrado, Toto eta Frank Elizalde. Floridako zaleen artean izen ezagunak horiek ere.
Astelehenetan, eguaztenetan, barikuetan eta zapatuetan zesta-puntako bi funtzio eskaintzen ditu Fort Pierce Jai Alaik, goizean bata eta arratsaldean bestea. Domeketan, ostera, saio bakarra egoten da.
Iazko denboraldian, Erik Mendizabal mutrikuarra izan zen denboraldiko txapelduna.