Araneko teilatua konpontzen ari dira
Bermeoko Arane kiroldegiko teilatua konponduko du udalak, kondentsazioa murrizteko eta itoginekin amaitzeko. Irune Ormaetxea kirol zinegotziak azaldu duenez, itoginekin arazoak egon dira beti. Konpontzeko lanak egin izan dituzten arren, arazoari behin ...

Bermeoko Arane kiroldegiko teilatua konponduko du udalak, kondentsazioa murrizteko eta itoginekin amaitzeko. Irune Ormaetxea kirol zinegotziak azaldu duenez, itoginekin arazoak egon dira beti. Konpontzeko lanak egin izan dituzten arren, arazoari behin betiko irtenbidea eman gura diote. Hala, txapazko teilatuaren gainean, bigarren bat jarriko dute, eta bien artean beira-zuntzezko geruza.