Ikasleen pinturak eta zeramikak ikusgai jarri dituzte
Ikasturte amaieragaz batera, urtero egin modura, Barrueta Arte elkarteak eta Buztina zeramika taldeak antolatzen dituzten ikastaroetako emaitzak ikusgai ipini dituzte, Nestor Basterretxea aretoan. Domekara bitartean bisitatu ahalko da erakusketa, ohiko...

Ikasturte amaieragaz batera, urtero egin modura, Barrueta Arte elkarteak eta Buztina zeramika taldeak antolatzen dituzten ikastaroetako emaitzak ikusgai ipini dituzte, Nestor Basterretxea aretoan. Domekara bitartean bisitatu ahalko da erakusketa, ohiko ordutegian, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Helduen tailerretan ikasturtean landu dituzten lanak ikus daitezke erakusketan. Mota guztietako pinturak ezkerrean, bai eta zeramika lanak ere eskuman.