Lekeitioko ikurrinak lehiatuko dituzte, domekan
Emakumezkoen Lekeitioko VI. Ikurrina eta Gizonezkoen Lekeitioko 38. Ikurrina lehiatuko dituzte etzi, 11:00etan hasita.Hernani, Hondarribia, Hibaika, Getaria-Zarautz eta Arraun Lagunak lehiatuko dira nesketan. Gizonezkoetan, bestalde, 24 talde egongo di...
Hernani, Hondarribia, Hibaika, Getaria-Zarautz eta Arraun Lagunak lehiatuko dira nesketan. Gizonezkoetan, bestalde, 24 talde egongo dira. Horietatik hauek ariko dira erlojupekoan: Busturialdea, Getxo, Lutxana, Santurtzi, Zumaia B, Kaiku B, Donostiarra B, Oiartzungo Itsas, Arkote, Hondarribia B, San Pedro B eta Orio B.
Gizonezkoen beste taldeek estropada lehiatuko dute. Lehen txandan, Deustu, Isuntza, Donostiarra A eta Zarautz aterako dira. Bigarren txanda Portugaletek, Zumaia Ak, Getariak eta Ondarroak osatuko dute. Hirugarren txandan, Hondarribia A, Orio A, San Juan eta Zierbena egongo dira.
Isuntzaren asteburuaren barruan lehiatuko dituzte traineru estropadak. Bihar, Arrauna Herrira ekitaldia egingo dute Abadien moilan. 10:00etatik 11:30ak arte, ume zein gurasoek ontzietan irteerak egiteko aukera izango dute. Gero, 14:00etan, aurtengo denboraldiko taldea aurkeztuko dute, plazan. Talde lekei- tiarraren aurkezpena ez eze, Ondarroako Arraun Taldeko nagusien aurkezpena ere egingo dute bihar. 12:00etan hasiko da aurkezpena, Beikozinin.