Udalak diru laguntza bereziak emango ditu udalekuetarako
Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak diru laguntza bereziak bideratuko ditu, baliabide ekonomiko eskasak dituzten Bermeoko familietako ume eta gazteak abuztuan herrian egongo diren goizeko udalekuetan parte hartzeko aukera eduki dezaten.Bi dira, hain zuzen...
Bi dira, hain zuzen, abuztuan goizeko udalekuak eskainiko dituztenak: Urdaibai Kiroleroak eta Axi ekitaldiak. Abuztuko lehenengo hiru asteetarako udalekuak antolatu ditu Urdaibai Kiroleroak. Axi ekitaldikoek, ostera, lehenengo bi asteetarako programa prestatu dute. Biek, hala ere, ordutegi bera izango dute, 10:00etatik 14:00etara.
Hilaren 17ra arte
Diru laguntza eskatu gura duten horiek ekainaren 17ra arte egin ahalko dute. Eskariak Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuan (GIZ) egin beharko dira, Gizarte eta Kultura Etxeko lehenengo solairuan, astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Ume bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du diru laguntza. Gurasoek, besteren artean, elkarbizitzako ziurtagiria, azken errenta aitorpena, familia osoaren errolda agiria eta udalekuaren matrikula ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.