XX. mendeko 90eko musika hartuko du bihar, Kafe Antzokiak
90's party jaialdia egingo dute, bigarren aldiz. Madrileko Alambike taldeak kontzertua emango du; horren ostean, Dc Data egongo da musika jartzenXX. mendeko musikagaz dantzatzeko aukera izango dute bermeotarrek bihar; 90eko hamarkadako musikagaz, hain ...
90’s party jaialdia egingo dute, bigarren aldiz. Madrileko Alambike taldeak kontzertua emango du; horren ostean, Dc Data egongo da musika jartzen
XX. mendeko musikagaz dantzatzeko aukera izango dute bermeotarrek bihar; 90eko hamarkadako musikagaz, hain zuzen ere. 90’s party jaialdia hartuko du Bermeoko Kafe Antzokiak, bihar gauean.2013an egin zuten jaialdi hori lehenengoz, eta bihar egingo dute bigarrenez. «2013an egin genuenean abenduan egin genuen, eta Durangoko azokaren data beretsuetan. Oraingoan uda partera antolatzea erabaki dugu, ea jende gehiago animatzen den», dio jaialdiaren antolatzaile Iñigo Atxak. 80’s Party ere antolatu izan dute, eta jendearen gustukoa izan dela aipatu du Atxak. 90eko hamarkadakoa bigarrenez antolatuta, jendeak interes bera duen jakiteko modu bat dela aitortu du.
Garai hartako bertsioak joko ditu Madrileko (Espainia) Alambike taldeak; «denetik joko dute, estilo eta jatorri ezberdineko bertsioak». Ostean, Dc Data egongo da agertokian, musika jartzen. Rock, metal, pop, elektronikoa… Estilo askotako abestiekin dantza egiteko aukera izango dute bihar bermeotarrek.
Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, Kafe Antzokian eta Luma liburudendan hemen gaur arratsaldera arte, 5 euroan. Bihar, Kafe Antzokiko leihatilan ere salgai ipiniko dituzte sarrerak, 6 euroan. 90’s party-a 22:00etan hasiko da.
Antolatzaileek mozorrotuta joateko eskatu dute.