90eko hamarkadara salto egin dute bermeotarrek
Spookypheria Productions kultur elkarteak antolatuta, 90's party jaialdia hartu zuen zapatuan Kafe Antzokiak. Bigarrenez antolatu dute jaialdia; lehenengoa 2013ko abenduan egin zuten. Oraingoan ere, uste baino jende gutxiago bertaratu dela aipatu dute ...

Spookypheria Productions kultur elkarteak antolatuta, 90’s party jaialdia hartu zuen zapatuan Kafe Antzokiak. Bigarrenez antolatu dute jaialdia; lehenengoa 2013ko abenduan egin zuten. Oraingoan ere, uste baino jende gutxiago bertaratu dela aipatu dute antolatzaileek. Hala ere, parte hartu dutenek «izugarrizko» giroa sortu zutela diote: «Dena eman zuten». Horregatik, «pozik» daude antolatzaileak.Mozorrotuta hurbildu ziren hainbat lagun.