Goieaskoetxeak ukatu egin du Durangoko atentatuan parte hartu izana
Eneko Goieaskoetxea busturiarraren kontrako epaiketa atzo hasi zen Madrileko Auzitegi Nazionalean. Hain zuzen, 1997. urtean Durangoko Antso Estegiz kalean ertzainei zuzendutako bonba bat jartzea leporatu dio Fiskaltzak, eta, horregatik, 26 urteko kartz...
Fiskaltzaren arabera, Katu taldeak molotov koktelak agerian zituen bonba tranpa bat jarri zuen, ertzainei zuzenduta. Kale borrokan ari ziren gazteen kontrako atxiloketak eteteko abisua omen zen lehergailu hura, fiskalaren esanetan. Goiaskoetxearekin batera, haren lehengusu Kepa Arronategi gernikarrak parte hartu zuela ere esan zuen fiskalak atzoko auzi saioan. Lekuko gisa deklaratu zuen Arronategik atzo, eta, esan zuenez, Goieaskoetxeak ez zuen Durangoko atentatu saiakera hartan parte hartu.
Arronategik azaldu zuen atxilotu zutenean pairatutako torturen eta mehatxuen ondorioz eman zuela Eneko Goieaskoetxearen izena. Gaineratu zuenez, bonba hura ez zegoen lehertzeko egina, abisu bat emateko baino ez zelako. Ekintza horregatik epaitu eta zigortu zuten Arronategi. Auzi saioak jarraipena izango du gaur, Auzitegi Nazionalean.