San Antonio ospatu dute Abiña auzoan
Urtero legez, sukarrietarrak Abiña auzoan batu ziren atzo, San Antonio eguna ospatzeko. Euri apurra egin zuen arren, asko izan ziren Abiñara bertaratu zirenak. Baselizan meza entzun ostean, txorizo pintxoak dastatzeko aukera eduki zuten. Arratsaldean...

Urtero legez, sukarrietarrak Abiña auzoan batu ziren atzo, San Antonio eguna ospatzeko. Euri apurra egin zuen arren, asko izan ziren Abiñara bertaratu zirenak. Baselizan meza entzun ostean, txorizo pintxoak dastatzeko aukera eduki zuten. Arratsaldean, umeek puzgarrietan eta buruhandiekin ondo pasatzeko aukera izan zuten. Eguna, Kubako dantzekin amaitu zuten.