Txistu Alarderik jendetsuena izan da aurtengoa
60 musikari eta dantzari inguruk parte hartu zuten zapatuko Txistu Alardean. Ana Tere Bengoetxea abeslari bermeotarra izan da gonbidatua, eta Bermeoko Erraldoien Konpartsak ere parte hartu du aurten.Inoiz baino jende gehiago hurbildu zen zapatuan Artza...
60 musikari eta dantzari inguruk parte hartu zuten zapatuko Txistu Alardean. Ana Tere Bengoetxea abeslari bermeotarra izan da gonbidatua, eta Bermeoko Erraldoien Konpartsak ere parte hartu du aurten.
Inoiz baino jende gehiago hurbildu zen zapatuan Artza frontoira, txistuaz gozatzeko asmoz. Bermeoko Udalaren Musika Eskolak antolatuta, Txistu Alardea egin zuten. Musika Eskolako zuzendari Esti Arrizabalagaren esanetan, 350 lagun inguru bertaratu ziren. Hala, urteekin gero eta arrakasta handiagoa hartzen ari da Txistu Alardea.Bai prozesuan parte hartu duten talde guztiak zein ikusleak ere, ikuskizunarekin «gustura» geratu zirela esan du Arrizabalagak. Aurten, Ana Tere Bengoetxea abeslaria gonbidatu dute, eta, 10 urte betetzen dituztenez, Bermeoko erraldoiek ere parte hartu zuten. Emanaldi «ikusgarria» eskaini zuten.
Berritasunez betetako Txistu Alardea izan da aurtengoa, estreinaldi ugari egon baitziren. Alardea, esaterako, Jose Francoren La oracion en el mar abestiagaz hasi zuten; tartean, testu bat irakurri zuen Kankinkabara txistu taldeko Miren Aizpuruk. Frantzian euskaraz idatzita agertutako eskutitz bat izan zen, eta momentu hura«hunkigarria» izan zela dio Arrizabalagak.
Ekitaldian 60 musikari eta dantzari inguruk parte hartu zuten; txistulariei laguntzera hurbildu baitziren, besteren artean, txalapartariak, irrintzilariak, Musika Eskolako korua, Alkartasuna Dantza Taldeko eta Javier Setienen dantza eskolako dantzariak.