35. Umeen euskal jaia ospatu dute Mutrikun asteburuan. Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta egin zen jaia, eta eurekin batera, Durangoko Tronperri, Zarauzko Jalgi eta AƱorgako dantza taldeak kalera atera ziren herriko txokoak dantzaz eta kolorez betetzera. Guztira, 5 eta 14 urte bitarteko 160 bat dantzari elkartu ziren euskal jaian.

Dantzari txikien Alardea, Goiko Plazan
Talde bakoitza bere aldetik kalerik kale ibili gero eta, Goiko Plazan Alardea dantzan egin zuten talde guztiek batera, eta ondoren, talde bakoitzak bere erakustaldia egiteko tartea izan zuen. Bina dantza saio egiteko tartea izan zuten talde bakoitzak.
Arratsaldean, Goiko Plazan elkartu ziren dantzariak eta kalejiran joan ziren Beheko Plazara. Ekimenak erromeriarekin amaitu zituzten, iluntzean.