Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ederrena jaialdia egingo dute Mutrikun, Josetxo 'Kaskas'-en omenez

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/06/15
Jaialdiak iaz hil zen Josetxo Flores Lizaso Kaskas kulturzale amorratua omentzea du helburu. Bere ibilbidean hainbat eta hainbat jarduera kulturaletan murgilduta ibili zen Flores, eta omenaldiak, hain zuzen ere, zinema, argazkigintza, antzerkia, pintura, musika, literatura, kazetaritza… eta beste hainbat kultur diziplina uztartuko ditu. Herriko kultur taldeek eta norbanakoek Kaskasi omenaldia egitea erabaki dute. Omenaldi xumea, baina herrikoia izango dela nabarmendu dute, “berak gustuko izango zuen” eran. “Oso pertsona maitatua zen Mutrikun. Herriko kultur talde batzuk omenaldia prestatzen hasi ginen, baina berria bere inguruan zabaldu orduko, bere inguruko hainbat lagun eta ezagunek ere bat egin nahi izan dute omenaldi honekin”.
Josetxe Flores Ederrena zinemako proiektatzea ere izan zen

Josetxe Flores Ederrena zinemako proiektatzea ere izan zen. Argazkia: Josetxo Flores

Bariku [ekainak 17] iluntzean hasiko dira Kaskasen omenez egingo diren ekintzak. 18:00ak inguruan Kaskasen gauzak deritzon erakusketa zabalduko da Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan, eta bertan, ekainaren 23ra bitartean, Josetxo Flores zenaren esentzia gogora ekarriko duten hainbat gauza ikusteko aukera egongo da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, herritarrek egindako ekarpenekin beteko dute erakusketa, eta bertan, Kaskasek ikutu zituen hainbat fazetetako gauzak ikusi ahal izango dira, besteak beste: LP zahar batzuk, berak idatziko poesiaren bat edo beste, Egin egunkarian Mutrikuri buruz idatzitako kronikak, bere hainbat argazki, berak margotutako koadroren bat edo beste… Zinema oso gustuko zuen, eta bera izan zen Zine Forum Taldeko bultzatzaile eta sortzaileetako bat. Hala, bere omenaldiko ekimekin batera, Cinema Paradiso filma proiektatuko dute bariku gauean, Zabielen. Antolatzaileek filma ez dute halabeharrez aukeratu; filma, izan ere, omenduaren gogokoenetako bat zen. “Filma hau gauza askogatik aukeratu dugu. Bere filmarik gustokoena izateaz gain, berarekin lotura estua du filmaren tramak ere. Filmako protagonista, esaterako, zinema bateko proiektatzailea da, eta Kaskas ere Mutrikuko Ederrena zinemako proiektatzeailea izan zen”.
Josetxo Flores proiektore batekin

Josetxo Flores proiektore batekin

Barikuko ekintzen ostean, zapatuan [ekainak 18] jarraituko dute Kaskasen omenezko ekintzekin. 12:30ean, lore eskaintza egingo dute Xiri gunean, eta arratsaldean, berriz, entzunaldi musikala egongo da Gaztetxean. Flores oso musika zalea zen, eta 70eko hamarkadan esaterako, Mutriku eta inguruko herrietan jazz musika jartzen aritu zen, musika mota hori inguruetan ezagutzera emanaz. “Garai haietan egiten zen formatua berreskuratu nahi dugu. Ekitaldi polita izango dela uste dugu”. 22:30ean, aldiz, eguneko ekitaldi nagusia egingo da Zabiel Plazan: Funtziua. Herriko hainbat taldeko kideek musika, antzerkia, dantza, bertsoak… batuko dituen show antzerako bat egingo dute, ezuzteko eta guzti. “Zerbait azkarra izango da, baina elementu askorekin”. Jaialdia amatzeko, Jam-session bat egingo dute Gaztetxean. Jazz musika jotzen duten hainbat musikari etorriko dira, eta inprobisazioa nagusi izango da taulagainean. Egitaraua  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.