EH Bilduk iraganeko diskurtsoak urrundu nahi ditu
Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan, jendaurrean izan ziren atzo Begoña Landa senaturako zerrendaburua eta Iñaki Antiguedad diputatu ohia. Ekitaldi irekia egin zuten, Gernika-Lumoko Merkatu Plazan.Hurbileko formatua izan zuen ekitaldiak, et...
Hurbileko formatua izan zuen ekitaldiak, eta autokritika eginez eman zioten hasiera: abenduko emaitza txarrak onartu eta iraganeko diskurtsoak alde batera uztearen beharra azpimarratu zuten.
Madrilera joateko arrazoiak daudela ere azaldu zuten, bertatik ere lan egitea beharrezkoa dela uste dutelako, ezkerreko talde subiranistek ere han hartzen diren erabakietan zer esana daukatelako.
Ekitaldian garrantzia handia hartu zuten eskualde mailan egiten diren politikek; behin baino gehiagotan errepikatu zuten Eskualdean lan eta bizi leloa, eta hori posible egiteko proposamenak ere luzatu zituzten.
Herritarren kezkei dagokienez, eskualdeko industria eta burujabetza soziala bezalako gaiak aipatu zituzten bertaratutakoek. Gai horiek Busturialdean landu beharreko zerbait direla adierazi zuten Landak eta Antiguedadek, gauza txikiak alda- tzen hasita. Hala ere, Madrilen egotea ere berebizikoa dela aitortu zuten, «erabaki asko eta asko han hartzen direlako».