Mendexako
udaletxean, 19:30ean hasiko da solasaldia.
Emakume kirolarien testigantzak entzuteagaz batera,
Lea Ibarreko Emakume Kirolarien bideaoren emanaldia ere eskainiko dute.

Mahai inguruan, hauek izango dira
hizlariak: Nahia Quincoces mendi eskalatzaile mendexarra,
Iratxe Ibarra bertsolari eta pilotari markina-xemeindarra,
Dorleta Zorrila txirrindularia,
Karmele Gisasola herri kirolaria, eta
Ane Mugerza futbolari.
Horiekaz batera, Ainhoa Azurmendi kirolaria eta kirol aholkularia ariko da moderatzaile lanetan.
Lea Ibarra Udal Mankomunazgoko Berdintasun Batzordeak antolatutako ekitaldia, Gehilan 2000 berdintasun aholkularitza zerbitzuko teknikariek kudeatuko dute.
Ekitaldiaren berri eman, eta bertan parte hartzera animatzeko ikus-entzunezkoa prestatu dute.
Berdintasun Batzordearen ekimenak
Halaber, Lea-Ibarreko Berdintasun Batzordeak 11 ekimen jarri edo jarriko ditu martxan bertako udalerri zein ikastetxeetan.
Besteak beste,
Ikastetxeetan hezkidetza lantzen programari
jarraipena emango diote. Orain dela urte batzuetatik herri txikietako ikastetxeekin elkarlanean,
ikasle, irakasle zein gurasoeekin hezkidetza lantzen dute. Eta aurrerantzean ere horretan jarraituko dute: “Parekidetasunean heztea garrantzitsua baita benetako bardintasuna lortzeko bidean”.
Era berean,
Zaintzaileentzako ikastaroa eskaintzen ere jarraituko dute. Iaz hasitakoaren ildotik, zaintza lanetan aritzen direnentzat topaleku eta ikasgai izan nahi duen ikastaroa da honakoa. “Zaintzaileek euren burua zaindu dezaten bilatzen dugu, zaintza lanak ere hobeto egin ahal ditzaten”.
Bestalde, herrietako jaietarako
Jaiak danon gozamenerako dira! kanpaina sortu dute. Herri txikietako jaietan honako
materiala banatuko dute:
Kartelak eta eskuorriak indarkeria kasuen aurrean nora jo eta nola jokatu argitzeko, eta bakoitzak nahi duen erara eta nahi duenagaz gozatzeko deia egiten duten
txapak.
Udaletan ere eragin nahi dute Berdintasun Batzordeko kideek, eta horretarako indarkeria sexistaren inguruko udal formazioa emango dute. Udaleko langileei eta zinegotziei begira indarkeriaren gaia lantzeko saioak egingo dituzte. “Era honetara, gure udaletan ere arazo honi aurre hartu, eta konponbideak jartzeko baliabide gehiago izatea da asmoa”, zehaztu dute.