Estebanek arrantza sektoreak duen garrantzia nabarmendu du
Bermeoko portuan egon zen astelehen goizean Aitor Esteban Espainiako Diputatuen Kongresurako Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) Bizkaiko hautagaia. Arrantza sektoreak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ekonomian duen garrantzia nabarmendu zuen.«EAJk gure arra...
«EAJk gure arrantza sektorearen modernizazioa defendatzen jarraituko du, eta gure arrantzaleentzat eta beren lanbidea itsasoaren inguruan garatzen duten pertsonentzat ahal ditugun lan baldintzarik onenak lortzeko lanean jarraituko dugu», nabarmendu zuen Estebanek.
Neskatila, saregile eta paketatzaileen alde lortutakoa ekarri zuen gogora jeltzaleak: «Ana Pastor ministroak duela urtebete itsasoko erregimen berezitik atera nahi izan zituen. Baina guk Senatuan aurkeztu genuen zuzenketa bati esker, aitortza hori itsaso eta arrantza sektoreko langileen Gizarte Babeserako Lege Arautzailean sartzea lortu genuen».
Beste alde batetik, Indiako Ozeanoan arrantzan ari diren atunontzien segurtasunaren alde egindako lana ere gogorarazi zuen, beste gai batzuen artean: «Madrilgo talde jeltzaleak Gobernuaren konpromisoa lortu zuen itsasontziei babes pribatua emateko, baina Espainiako Gobernuak ez du dagokion %25 jartzen, Eusko Jaurlaritzak berari dagokion guztia jartzen duen bitartean».